EYPri buruz

EYP hezkuntza proiektu apartidista eta independentea da, Europako gazteriaren beharretara moldatutakoa. EYPk pentsaera kritikoa eta iniziatiba sozio-politikoa sustatzen ditu, gaitasun sozial eta profesionalak irabazteko bidea emanez. Sortu zenetik, hainbat hamar mila ikaslek parte hartu dute tokian tokiko, nazio mailako edo nazioarteko saioetan, Europa osoko lagunak eginez. EYPk, hortaz, Europararen batasunaren aldeko lan handiak egin ditu.

Egun, EYP Europan dagoen gazteen politika plataformarik handiena da, topagune interkultural, hezkuntza lan politiko eta ideien elkarbanatze arloetan bereziki. EYP 38 Hezkuntza Erakundez osatutako sarea da, boluntarioki milaka gazte nahasten dituena. Sare osoak 200 ekitaldi inguru antolatzen ditu Europa osoan, eta programa Schwarzkopf Fundazioaren parte da.